Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nagasaki

Japoniako hegoaldeko hiria eta izen bereko prefeturako hiriburua. 4.113 km2; 1.563.015 biztanle (1990). Kyushu uharteko kostaldean dago, Txina Ekialdeko itsasoaren bazterrean. Garrantzi handiko arrantza portua da. Industrian mekanika eta ontziolak dira alor nagusiak.  v  Historia. 1945eko abuztuaren 9an, Estatu Batuetako militarrek bigarren bonba atomikoa bota zuten Nagasakin, Hiroshiman lehenengoa jaurti eta handik egun gutxira. Haren ondorioz 40.000 lagun hil ziren, beste hainbeste izan ziren zaurituak eta hiria ia erabat apurtua geratu zen. Hiria oso osorik berriro eraikia izan arren, bonba atomikoaren ondorioak nabarmenak dira oraindik ere Nagasakiko biztanleengan.