Naga Pradesh
India ipar-ekialdeko estatu federatua, Birmaniako mugaren ondoan; 16.527 km2 eta 773.000 biztanle (1981). Hiriburua: Kohima. Oso lurralde menditsua da. Montzoi haizeak jotzen du han. Biztanle gehienak nagak dira, eta erlijioari dagokionez kristauak edo hinduak. Naga Pradesh-eko ekonomia nekazaritzan (arroza eta artoa) oinarritzen da.