Nagel Tejada, Andres
Gipuzkoar artista (Donostia, 1947). 1968an lehenengo erakusketa egin zuenetik, Donostian, munduko galeria, museo eta azoka askotan erakutsi ditu bere obrak. Bere ibilbide artistikoaren hasieratik, forma tradizionalak hautsi nahi izan ditu, eta iraultza estetikoa bultzatu du bere artelanekin. Surrealismoaren, abstrakzioren, espresionismoren, poparen edota dadaismoaren eraginak bateratzen ditu bere lanean. Azken urteotan sortutako lanak 1999an erakutsi zituen, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak eskaini zion Fuera de Servicio erakusketa handian.