Muñoa, Migel
Gipuzkoar irakaslea (Donostia, 1868 – Donibane Lohizune, 1953). Oinarrizko hezkuntzan euskara sartzen saiatu zen, eta gaur egungo ikastolen aitzindaria izan zen. 1917. urtean, Donostiako etxebizitza batean 70 haurri euskaraz irakasten aritu ondoren, Euskal-Ikastetxea izeneko eskola sortu zuen Aita Karmeldarren komentuan. Gerra Zibilaren garaian Donibane Lohizunera erbesteratu zen, eta bertan hil zen 85 urte zituela.