Muñoz Trigo, Jokin
Nafar idazlea (Castejon, 1963). Irakasle eta Filologiako ikasketak egin zituen Donostian. 1995ean argitaratu zuen bere lehen literatura lana: Hausturak kontakizun bilduma. Bereak dira ere Joan zaretenean (1997) eleberria, Atlantidara biajia (2000) kronika liburua, eta Bizia lo (2003) kontakizun bilduma. Ikuspuntu desberdinetatik abiatuta, Euskal Herriko gatazka politikoari heltzen diote liburua osatzen duten bost narrazioek. Liburuak 2004ko Literaturako Euskadi Saria jaso zuen. 2007an Antzararen bidea eleberria argitaratu zuen. Liburuak Kritika saria eta Literaturako Euskadi Saria irabazi zituen 2008an.