Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Münzer

edo Muntzer, Thomas. Alemaniar eliz gizona (Stolberg, 1491 - Mühlhausen, 1525). Teologia irakaslea zen. 1519an Lutero ezagutu zuen, eta haren jarraitzaile egin zen. Hala ere, geroago Luterorengandik urrundu eta haren etsai egin zen. Anabaptisten erlijio taldearen sortzaileetako bat izan zen. Nekazarien Gerran (1524-26) komuna moduko bat antolatu zuen Mülhausen-en. Atxilotu egin zuten Frankenhausen-en 1525ean, eta urte berean heriotza zigorra ezarri eta hil egin zuten.