Munch, Edward
Norvegiar margolaria (Löten, 1863 - Ekely, 1944). Oslon eta Parisen egin zituen ikasketak. Higikunde espresionistaren aitzindarietako bat izan zen; Gauguinen eta Van Goghen eragina nabarmena da bere lanetan. Irudi eskematikoak eta indar handiko koloreak erabili zituen; sentimenduak, atsekabea eta gizonaren bakardadea ematen dute aditzera Munchen lanek. Koadro asko egin zituen, baina bere grabatuek eta litografiek eman diote batez ere ospea. Haren lan nagusiak: Langileak lanetik itzultzen (1914), Neskatxak zubian (1889), Haur gaixoa (1906-1907), Oihua (1893).