Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mundaka

Bizkaiko kostaldeko udalerria, Gernikako itsasadarraren ezkerraldean (Busturialdea). Mugak: ipar eta ekialdean, Kantauri itsasoa; mendebalean, Bermeo eta Busturia, eta hegoaldean, Sukarrieta. 4,1 km2. 1997ko datuen arabera, 1.805 biztanle, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago (mundakarrak). Auzo nagusiak: Arketa-Aranburu, Portuondo-Basaran eta Mundaka. Biztanleen hizkuntza banaketa 1996an: 1.311 euskaldun, 316 ia euskaldun eta 126 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusiak zerbitzuak (oinarrizko zerbitzuak, udatiarrentzako azpiegiturak; langileen % 63) dira. Aipagarri dira XIV. mendeko Andre Mariaren eliza (monasterio beneditar zaharra, XX. mendean berritua), Santa Katalina ermita, 1611. urteko harrizko gurutzea eta Mundakako dorretxea. 1051. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mundakako herria.  v  Bizkaiko ibaia. Oiz mendian du iturburua eta Ibarruri, Zugastieta, Gorozika eta Muxikako herrietatik igaro ondoren Gernikako itsasadarrean isurtzen du ura. Mundaka edo Gernikako ibaiak Gernika, Forua, Kortezubi, Arteaga, Murueta, Busturia, Sukarrieta, Aldamiz, Kanala, Laida eta Mundakako herriko lurrak ureztatzen ditu.