Munárriz, Jesús
Donostiar idazlea (Donostia, 1940). Alemaniar filologian lizentziatua da eta Ciencia Nueva eta Hiperión argitaletxeetako zuzendari izan da. Hölderlin, Wilde, Arp, Pieyre de Mandiargues, Sinnassamy, Bonnefoy, Celan, Rilke, eta beste hainbaten itzultzaile izan da. Espainiar poeta gazte askoren lana ezagutarazi du. Idatzi dituen poema liburu nagusiak hauek dira: Viajes y estancias (1975, Bidaiak eta egonaldiak), Cuarentena (1977, Berrogeialdia), Esos tus ojos (1981, Horiek zure begiak), Camino de la voz (1988, Ahotsaren bidea), Otros labios me sueñan (1992, Beste ezpain batzuk amesten naute) eta De lo real y su análisis (1994, Errealitateari buruz eta bere analisia). Saiakera liburu bat ere idatzi du: Poesía y poética (1995).