Munarritz
Gońibarreko udalerriko herrigunea (Lizarraldea, Nafarroa). 55 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XX. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarri dira XIII-XIV. mendeetako Itxaropeneko Ama Birjinaren eliza erromaniko-gotikoa, XIII. mendeko San Joan Bataiatzailearen ermita eta XVIII. mendeko etxe armarridunak.