Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

moxa

iz. Med. Jatorriz txinatarra den eta Japonian eta ekialdeko herri askotan zabaldu den antzinako medikuntzako trataera. Eguzki lorearen esentziaz edo Artemesia moxa landarearen orriez betetako kono batzuk azalean itsatsi eta erre egiten dira, eta sortzen duten berotasunaz eriak sendatzen dira. Moxak lotura estua du akupunturarekin.