Moscati, Sabatino
Italiar arkeologoa eta historialaria (Erroma, 1922 - Erroma, 1997). 1954. urtetik aurrera Erromako Unibertsitateko Filologia Semitikoko irakasle izan zen. Feniziako eta Kartagoko kulturaren zabaltzaile izan zen. Moscatik bi institutu sortu zituen, bere unibertsitatean antzinaroa ikertzeko helburua izango zutenak: Ekialdeko Hurbilaren Ikerketak eta Feniziar eta Kartagotar Zibilizazioen Institutua. Historiaren nahiz artearen ikuspegitik altxor izugarriak zirenak aurkitu zituen: Motyako (Sizilia) sakrifizioa, eta Judako erregeen hiri gotortua (Palestina). Indusketak zuzendu zituen Sardinia, Tunisia eta Sirian. Entziklopedia arkeologikoko zuzendari izan zen, eta hainbat lan argitaratu zituen, hala nola Antzinako zibilizazio semitikoak (1959), Feniziarren mundua (1966), Feniziarrak eta Kartago (1972), Italia kartagotarra (1982).
- morula
- Mosa
- Mosa
- mosaiko
- Moscador
- Moscati, Sabatino
- Moschino, Franco
- Mosela
- Moseley, Henry Gwyn-Jeffreys
- Moselle
- Moser, Edda