Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moselle

Frantziako departamendua [57], Lorrenan; 6.216 km2 eta 1.011.000 biztanle. Mosela eta Saar ibaiek igarotzen dute. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (laboreek, patatak, mahatsak, fruituak eta tabakoak). Meagintzak ere nolabaiteko garrantzia du Moselle departamenduko ekonomian, ikatz, gatz eta burdin meategiak baitaude. Siderurgia, beiragintza eta larrugintza dira industria alor nagusiak.