Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mosela

Europako erdi-mendebaleko ibaia. Frantzia, Luxenburgo eta Alemaniako lurraldeak igarotzen ditu. Vosges-etik hegoaldera sortzen da, Frantzian, eta iparralderantz, Nancy eta Metz-eko meagintzagunea zeharkatzen ditu. Ondoren Luxenburgoren eta Alemaniaren arteko muga egiten du. Meandro ugari eratzen ditu 514 km-tan. Ibaiadar nagusiak Saar eta Meurthe ibaiak dira, eskuinaldetik sartzen direnak biak. Rhin ibaiaren ezkerraldean isurtzen du ura.