Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mosa

(Fr. Meuse). Frantziako ipar-ekialdeko departamendua [55], Lorrena lurraldean, Belgikatik gertu; 6.216 km2 eta 196.000 biztanle. Hiriburua: Bar-le-duc. Izen bereko ibaia igarotzen da departamendutik, hegoaldetik iparraldera. Nekazaritza da ekonomiaren oinarrietako bat (barazkiak, fruitak eta laboreak). Industria nagusiak mekanika, kimika, beiragintza eta janari industria dira alor nagusiak.