Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mosa

(Fr. Meuse; Flandeseraz Maas). Europako ibaia, Frantziako ipar-ekialdekoa. Landreseko goi-ordokian sortzen da, eta ondoren hegoaldeko Belgika eta Herbehereak igarotzen ditu. 50 km-tan Belgika eta Herbehereen arteko muga egiten du, eta ondoren Rhin ibaiaren azken adarrekin biltzen da. Iparreko itsasoan isurtzen du ura, 960 km egin ondoren