Moseley, Henry Gwyn-Jeffreys
Britainiar kimikaria (Weymouth, 1887 - Gallipoli, 1915). Rutherford-ekin egin zituen ikasketak Manchester-ko unibertsitatean, eta gero Oxford-en jardun zuen irakasle. Atomoen egitura aztertu zuen, eta 1913an gai kimiko baten X izpien espektroaren eta atomo zenbakiaren artean harreman zuzena bat aurkitu zuen, analisi kimikorako prozedura berri bat ezarriz. Bere aurkikuntzei esker elementu kimikoen atomo zenbakiak zehatzago ezagutu ziren eta zehatzago kokatu ahal izan ziren gai kimikoen sailkapenean. Gerra ekintza batean hila izan zen Gallipoli-n. v Moseley-en legea. Kim. Atomo baten zenbakiaren (Z) eta irradatzen dituen X izpien uhin luzeraren artean dagoen erlazioa zehazten duen legea.
- mosaiko
- Moscador
- Moscati, Sabatino
- Moschino, Franco
- Mosela
- Moseley, Henry Gwyn-Jeffreys
- Moselle
- Moser, Edda
- Moser, Francesco
- Moses, Edwin
- Moshinsky, Marcos