More, Thomas, santua
(Tomas Moro ere deitua). Ingeles humanista eta politikaria (Londres, 1477 - Londres, 1535). Humanitate ikasketak egin zituen Oxford-eko unibertsitatean, eta Londresen zuzenbidekoak. Erasmo Rotterdamgoa eta Juan Luis Vives humanisten laguna izan zen. Politka kargu asko izan zituen: Parlamentuko kide izan zen (1504), jarauntsien kudeatzaile (1514), ondasunen diruzain (1521) eta Behe Ganberako lehendakari (1523). 1529an erreinuko kantziler izendatu zuten Wolsey-ren ordez, baina bertan behera utzi zuen kargua handik hiru urtera, ez baitzuen Henrike VIII.aren eta Katalina Aragoikoaren arteko banakuntza onartzen. Halaber, ez zuen erregea Ingalaterrako elizaren buruzagi nagusitzat onartu (1534). Erregeari aurka egiteagatik Londresko Dorrean sartu zuten preso urtebetez; heriotza zigorra ezarri eta burua moztu zioten uztailaren 6an. Dohatsu egin zuten 1886an eta santu 1935ean. v Thomas Moreren idazlan nagusia, Utopia (1516, 1993an Piarres Xarritonek euskaratua) da, latinez argitaratua. Lan horretan gizartearen satira egin zuen eta oso eragin handia izan zuen; bertan agertzen den gizarte idealean, erlijioa teismo hutsa da eta tolerantzia erabatekoa, eta egitura komunista duen estatuaren alde egiten du Morek. Mororen beste obrak, History of King Richard III (1513), A dialogue concerning Herecies and Matters of Religion, against Tindale (1529), A dialogue of Comfort against Tribulacyon (1534) dira. v Jaieguna ekainaren 22a. ik. Utopia.
- mordoka
- mordoska
- mordoxka
- mordoxkaka
- Mordvanos
- More, Thomas, santua
- more
- Morea
- Moreaga
- Moréas, Jean
- Moreau, Gustave