Moraza Ruiz de Garibay, Mateo Benigno
Arabar legegizona (Gasteiz, 1817 - Gasteiz, 1878). Arabako eta Euskal Herriko foruen aldeko sutsua izan zen. Filosofia ikasketak egin zituen Oñatin eta zuzenbidekoak Valladoliden. 1841ean Gasteizko udaleko idazkari izendatu zuten, eta 1848an Arabako herrialdeko aholkulari. 1869an Madrilgo Gorteetarako diputatu hautatu zuten. Bigarren karlistadan (1873-1876) karlistengandik eta liberalengandik berex jardun zuen. 1876an hitzaldi kartsuak egin zituen foruen alde Madrilgo Gorteetan, baina alferrekoak izan ziren ahalegin haiek guztiak. Artikulu eta hitzaldi asko idatzi eta prestatu zituen eta Vindicación de los ataques de los Fueros de las Provincias Vascongadas (1852, Euskal Herrialdeen Foruen aurreko erasoen aurka) lana idatzi zuen Ortiz de Zarate lagun karlistarekin.
- Moratín, Leandro Fernández de
- Moratín, Nicolás Fernández de
- Moravia, Alberto
- Moravia
- Moray, James Stewart
- Moraza Ruiz de Garibay, Mateo Benigno
- Moraza
- morazeo
- Morbihan
- Morceli, Nourredine
- mordente