mordente
iz. Mus. Musika apaindura. Apaindutako notaren aurrean idatzitako (edo ikurrez adierazitako) bi nota dira, arintasunez jotzen direnak. Bi nota hauek, ordena jarraituz, nota bera eta hurrengo goikoa (goranzko mordentea) edo behekoa (beheranzko mordentea) dira. Goiko edo beheko notak aldatuak egon daitezke.