Moratín, Nicolás Fernández de
Espainiar idazle neoklasikoa (Madril, 1737 - Madril, 1780). Frantziako literaturaren eragin handia jaso zuen. Olerkiak eta antzerkiak idatzi zituen. Lan aipagarrienak: Fiesta de toros en Madrid, Oda a Pedro Romero, Admiróse un portugués, Las naves de Cortés destruidas eta El arte de las putas. Antzerki lanak: Lucrecia, Hormesinda, Guzmán el Bueno eta La petimetra.