Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

morazeo

izond. Bot. Urtikalen ordenako izen bereko familiako zuhaitz eta zuhaixkez esaten da. Hostoak txandaka antolatuak dituzte eta hosto txortenaren oinean hosto txikiak edo estipulak izaten dituzte. Lorea sexu bakarrekoa dute eta fruituak drupa egiturakoak edo mamitsuak, barruan hezurra dutenak. 950 bat zuhaitz eta zuhaitz morazeo ezagutzen dira, pikondoa eta masustondoa besteak beste.