Morceli, Nourredine
Aljeriar atleta (1970). Iraupen korrikalari onenetakoa da. 1991. urtean 1.500 metrotan garaile izan zen, baina Bartzelonako Olinpiar Jokoetan, eritasun baten ondorioz, ez zen garaile izan. Ordu arte hogeita bat alditan izan zen txapeldun. Baina Olinpiar Joko haien ondoren ez zen hondoratu, eta handik lau astera 1500eko errekorra lortu zuen. 1993an berriz ere irabazi zuen, eta baita miliako munduko marka ere, eta 1995ean, 1.500 metrotan, hirugarren munduko txapelketa irabazi zuen. 1996an, Atlantan, 1.500 metroko urrezko domina eskuratu zuen. Lortu dituen errekor guztien artean, bakarrik 3.000 metrokoan garaitzea lortu dute. 1.5000 metroko garaipena eta milia batekoa aldi berean hiru alditan izan duen atleta bakarra da munduan.