Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Montoneroak

Argentinako gerrilla taldea, 1969an higikunde peronistatik sortua, erregimen militarren kontra borrokatzeko helburua zuena. P. E. Aranburu lehendakari ohia bahitu eta hil zuten Montoneroek 1970ean, eta militarren gobernuaren kontra borrokan aritu ziren 1973 arte. 1974an Perón-ekin izandako tirabirak zirela eta haren ideiak alde batera utzi zituzten eta ezkutuko erakunde bihurtu ziren, baina M. E. Martinez de Perón aginpidean zegoela eta Videla jeneralaren diktaduraren lehen urtean ere aurrera jarraitu zuen Montoneroen borrokak. Mario Firmenich, Montoneroen buruzagiak, Brasila ihes egin zuen. Brasiletik Argentinara bidali zuten 1984an, eta 1987an bizitza guztiko kartzela zigorra eman zioten.