Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Montpellier

Frantziako hegoaldeko hiria, Hérault departamenduko eta Languedoc-Rousillon lurraldeko hiriburua. 197.000 biztanle. Rhône ibaiaren deltaren mendebalean dago, Mediterraneo itsasoko kostaldetik gertu. Nekazaritzagune aberatsa da: ardoa, laboreak eta fruituak. Aireportua, unibertsitatea, 1289an sortua. Nekazaritza eskola. XIII-XIV. mendeetan izan zuen bere maila gorena, Aragoiko erregeen agintaritzapean egon zenean. Aipagarriak dira XVIII. mendeko eraikuntzak, Tour des Pins izenekoa, XII-XIV. mendeetakoa, Saint-Pierre katedral gotikoa eta Arkeologia museoa.