Montoia Revuelta, Xabier
Arabar idazle eta musikaria. Hertzainak taldearen sorkuntzan parte hartu ondoren, M-ak taldean jarraitu zuen musikaren munduan, Kaki Arkarazorekin batera, eta hura desagertuta bakarkako lanari heldu zion. Hiru disko kaleratu ditu bakarka, Beti oporretan (1995), Hemen (1997) eta Lagunak, adiskideak eta beste (1999). Literaturaren arloan, poemagintza landu du gehienbat, eta hiru poema bilduma eman ditu argitara: Anfeta miña (1983), Likantropo (1985) eta Narraztien mintzoa (1988). 1991n Non dago Stalin? nobela kaleratu zuen, eta urtebete geroagos Emakume biboteduna ipuin bilduma. Azkenaldian bi narratiba liburu idatzi ditu: Gasteizko hondartzak (1997) eta Plastikozko loreak erregearentzat (1998).