montmorilonita
iz. Geol. Sistema monoklinikoan kristaltzen den aluminio, magnesio eta sodiozko filosilikatoa. Mea buztintsua da. Merkatuan bentonita izenarekin saltzen diren buztin xurgatzaile gehienak montmorilonitak dira. Ura xurgatzeko gaitasuna du. Artileei koipea kentzeko, gasolinak eta gai labaingarriak garbitzeko eta horiei kolorea kentzeko, eta petrolio hobiak zulatzeko erabiltzen da batez ere; urarekin koloide suspentsio egonkorrak eratzen ditu eta, horrela, zundaketarako erabiltzen den errotazio makina labainerazten ditu.