Montmorency-Bouteville, François-Henry de
Luxenburgoko dukea eta Frantziako mariskala Luis XIV.aren garaian (Paris, 1628 - Versailles, 1695). François de Montmorency-Bouteville zaldunaren semea. Condé-ren agindupean jardun zuen Frondako (1648-1652) eta Espainiaren aurkako gerretan (Herbehereak, 1668). 1672tik aurrera garaipen handiak lortu zituen Holandan Gilen Orangekoaren aurkako gerran. 1680an, Brinvilliersko markesaren auziaren ondoren harez gainera beste batzuk ere pozoien auzia (affaire des poisons) delakoan parte hartu zutela aurkitu zutenean auzipetu egin zuten. Halaz ere, berriro karguan ezarri zuten eta garaipen handiak lortu zituen Herbehereetan.
- Montezkue
- Montezuma
- Montgolfier anaiak
- Montgomery, Bernard Law
- Montherlant, Henri Millon de
- Montmorency-Bouteville, François-Henry de
- montmorilonita
- Montoia Revuelta, Xabier
- Montoliú, Tete
- Montoneroak
- Montoria