Montgomery, Bernard Law
Britainiar militarra (Londres, 1887 - Alton Hampshire, 1976). Montgomeryko eta Alameingo lehen bizkondea izan zen. Garrantzi handiko parte-hartzea izan zuen Bigarren Mundu Gerran, Afrikako iparraldean. Afrikako iparraldean, Alamein-en 1942an, eta Normandian ondoren, Rommel garaitzea lortu zuen. 1944an mariskal izendatu zuten, eta Alemaniaren kapitulazioa sinatu zuen 1945ean, Britainiaren izenean. The Memoirs of Field Marshal Montgomery (1958) lana idatzi zuen.