Mogrobejo Abasolo, Nemesio
Bizkaitar eskultorea (Bilbo, 1875 - Gratz, Austria, 1910). Bilboko eta Parisko Arte Ederretako eskoletan egin zituen pinturako eta eskulturako ikasketak. Graze-ra (Austrian) joan zen bizitzera 1899. urtean. Urte berean, Vienako erakustokian, maitalea izan zuen Paula Schenek-en hilobia jarri zuen ikusgai. 1902. urtean Bilbora itzuli zen eta beka bat eman zion udalak Florentziara joan zedin eskultura lantzera. Urtebete geroago hil zen ordea biriketako gaitzak jota. Obra nagusiak: Hero eta Leandro, Anselmo Guinearen erretratua, Eba eta Orfeoren heriotza.