Mogel Elgezabal, Bizenta Antonia
Gipuzkoar idazlea (Azkoitia, 1782 - Abando, 1854). Haur zelarik, umezurtz gelditu zen eta, Juan Jose anaiarekin batera, Juan Antonio osabak hazi zuen. Garai hartako ohituren kontra, emakumea izan arren, latina eta humanitateak ikasi zituen osabarekin. 1804an, Juan Antonio Mogel hil zen urtean, Ipui onac izeneko bilduma argitaratu zuen. Liburuan, hitz lauz eta bizkaieratik hurbil dagoen gipuzkera batean moldatuak, Esoporen berrogeita hamar alegia daude bilduta. Horietaz gainera, badira beste zortzi, bertsotan moldatuak, Juan Antonio Mogelek eginak. 1820an, Carta Pastoral del Primado de las Españas txostena euskaratu zuen. Lino Akesolo ikerlariak dioenez, Abandon bizi zela, Gabon-kantak ondu zituen Bizentak.
- moduzkotasun
- moduztatu, moduzta, moduztatzen
- moduztatze
- mofeta
- Mogadiscio
- Mogel Elgezabal, Bizenta Antonia
- Mogel Elgezabal, Juan Jose
- Mogel Urkiza, Juan Antonio
- mogote
- Mogreb
- Mogrobejo Abasolo, Nemesio