Mogrobejo Ladrero, Endika
Bizkaitar marrazkilaria eta argitaratzailea (Bilbo, 1942). Bizkaiko genealogia eta armarriak aztertzeari ekin zion 1971. urtetik aurrera. Txistulari, Zeruko Argia, Dantzari, Anaitasuna, Kili-Kili, Agur, Deia eta La Gaceta del Norte aldizkarietan plazaratu ditu lan aipagarrienak. Bizkaiko herri askotako historia ere aztertu du (Getxo, Lemoa, Zeberio, Gatika, Igorre, Sopela, Gernika, Garai, Karrantza, Muskiz, Berriz, Mendexa, Amoroto, Jatabe…). Harenak dira, halaber, Euskal Abizenen Itzerrozko Hiztegia (1982), Cuadernos de Genealogía y Heráldica (1986-1988), Euskadiko Armarriak eta Los Zuloaga, una dinastía de artistas obrak.
- Mogel Elgezabal, Juan Jose
- Mogel Urkiza, Juan Antonio
- mogote
- Mogreb
- Mogrobejo Abasolo, Nemesio
- Mogrobejo Ladrero, Endika
- mohabe
- mohair
- Mohammed VIa
- mohawk
- Mohenjo-Daro