mohawk
iz. Irokiar hizkuntzaz hitz egiten duen Ipar Amerikako izen bereko indiar herriko kidea. Gaur egun New York estatuko Schenectady hiria denaren mendebaleko lurraldeetan bizi ziren mohawkak. Emakumezkoek artoa landatzen zuten; gizonezkoak ehizara joaten ziren udazkenean eta neguan, eta arrantzara udan. Gaur egun 5.000 inguru dira. Batzuk lurrak lantzen dituzte, eta beste batzuk berriz Estatu Batuetako eta Kanadako eraikuntzetarako altzairugintzan aritzen dira lanean, hiri batetik bestera. 1990. urtean Kanadako mohawk talde bat haien erreserbako lurraldeetan golf zelai bat egiteko asmoaren aurka matxinatu zen.