Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mohabe

izond. eta iz. Ipar Amerikako izen bereko indiar herriko kidea. Mohabeak nekazariak ziren eta Mohabe desertuan bizi ziren, Colorado ibaiaren behe ibilguan. Ibai honetako urteko uholdeak ureztaturiko lurretan ereiten zuten. Yuman hizkuntzaz hitz egiten zuten, baina talde nortasun handia zuten; gainerako yuman tribuen aurka borrokatu ohi ziren. Gaur egun 650 mohabe inguru bizi dira Arizonako erreserba batean.