modulazio
iz. Fis. Uhin baten itxura, beste batekin konbinatuz, eraldatzea. Irrati transmisio edo emanaldietan modulazioa seinale entzungarri bat garraiatzeko egiten da. Horretarako uhina maiztasun handiko beste uhin batekin konbinatzen da; uhin horri uhin garraiatzaile deritza. v Anplitudezko modulazioa. Uhin garraiatzailearen anplitudea seinale modulatzailearen anplitudearen proportzioan aldatzen duen modulazio mota. v Saretxo modulazioa. Hutsune lanpara baten saretxoari modulazio seinalea emanez egiten den anplitudezko modulazioa. v Mus. Musikan tonu batetik bestera igarotzeko erabiltzen den eta oinarri harmonikoa duen prozedura.