Migel Ia
Errumaniako erregea (Sinaia, 1921). 1927tik 1930 arte eta 1940tik 1947 arte izan zen errege. Karol II.a printzearen semea zen. Errege izendatu zuten haren aitona Fernando hil eta aitak aginpidea utzi ondoren (1927), Migelek sei urte baizik ez zituenean. Haren izenean erregetza kontseiluak izan zuen aginpidea, aita 1930ean itzuli zen arte. 1940an berak hartu zuen aginpidea, baina 1947an utzi egin behar izan zuen, Errumania herrialde komunista bihurtu zenean. Komunismoak 1990ean aginpidea galdu zuenetik aginpidera itzultzeko ahaleginetan ari da.