Migel IIIa Mozkorra
Bizantzioko enperadorea 842-867 urteetan izan zen agintean. Migel II.a Totelaren semea eta ondorengoa. Aginpidean egon zen garaian egin zuten errusiarrek Konstantinoplaren kontrako lehen erasoa. Bulgariarrekin, morabiarrekin eta eslaviarrekin harremanetan hasi zen, herri horiek Bizantzioko kulturaren eta erlijioaren eraginpean sartzeko. 869an hasi eta hurrengo urtean bukatu zen Konstantinoplako Kontzilioaren arduraduna izan zen.