Mies van der Rohe, Ludwig
Alemaniar arkitektoa (Aachen, 1886 - Chicago, 1972). Arkitektura modernoaren sortzaileetako bat. 1930. urtean Dessauko Bauhaus-en zuzendari egin zuten, H. Meyer-en ordezko. 1937. urtean Alemania utzi eta Estatu Batuetara joan zen irakasle, Chicagoko Armour Institutura (gaur egungo Illinoisko Teknologia Institutua denera); bertan eraiki zuen kanpus berria haren obra aipagarrienetako bat da. Arkitektura modernoan neoplastizismoaz ezagutu den estiloaren eragina nabaria da Mies van der Rohe-ren obran. Haren lanik onenetakotzat hartzen da 1929. urtean Bartzelonan izan zen Nazioarteko Erakusketan alemaniar pabiloiak izan zuen eraikuntza. Aipagarri dira halaber Chicago eta Detroiten egin zituen apartamentuak eta New York-en 1958. urtean egin zuen Seagram Building-a.
- mielitis
- mielografia
- mielograma
- mieloma
- Miel-Otxin
- Mies van der Rohe, Ludwig
- miesa
- Mifune, Toshiro
- Migdal-Gad
- Migel Ia
- Migel IIa Totela