Migel IXa Paleologoa
Bizantzioko enperadorea. Bere aita Androniko II.arekin batera agindu zuen 1295etik 1320 arte. Ez zuen inolako trebetasunik gerrarako, eta 1302an porrot handia izan zuen turkiarren kontra, Magnesian. Androniko II.ak Kataluniako almogabareen, hots, Roger de Flor-en aginduetara zeuden mertzenarioen, laguntza bilatu zuen. Migel IX.ak ez zuen begi onez ikusi harreman hori, eta Roger de Flor hiltzeko agindua eman zuen (1307).