Migel VIIa Ducas
Bizantzioko enperadorea. 1071etik 1078a bitartean izan zen enperadore. Bizantziarrek Mantzikertan turkiarren aurrean izandako porrotaren ondoren aukeratu zuten enperadore. Aginpide zibila eta burokratikoa ezarri zuen. Enperadoretza kolokan jarri zuten normandiarrek, eta 1078an, Nizeforo III.ak, alderdi militarrekoak, Migel VII.a aginpidetik kendu eta haren lekua hartu zuen.