Migel IIIa Feodorobitx
Errusiar tsarra (1596 - Mosku, 1645). Romanov-tarren dinastiako lehen tsarra izan zen (1613). Merkataritza alorreko hitzarmenak izenpetu zituen zenbait herrirekin eta horrez gainera, feudalismoa indartu eta Siberiako zati bat konkistatu zuen. Tsar ahula izan omen zen, eta benetako aginpidea haren aitak, Filarete izenekoak, izan zuela diote.