Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Meurthe-et-Moselle

Frantziako ekialdeko departamendua [54], Lorrena lurraldean; 5.280 km2 eta 716.846 biztanle. Hiriburua, Nancy. Belgikako eta Luxenburgoko muga egiten du. Meurthe eta Mosela ibaiek zeharkatzen dute. Nekazaritza, abeltzaintza eta burdin meategiak dira ekonomia jarduera nagusiak. Industrian siderurgia, metalurgia eta ehungintza dira alor garrantzizkoenak. 1871n sortu zen, Meurthe eta Moselle izeneko departamenduak Frantziaren eskuetan geratu ondoren.