mesoi
iz. Fis. Masa elektroiarena baino handiagoa eta protoiarena baino txikiagoa duen partikula. Hiru mesoi mota bereizten dira: pioia, karga positibo, negatibo edo neutrokoa eta elektroiak baino 270 aldiz masa handiagokoa; kaoia, karga positibo, negatibo edo neutrokoa eta elektroiak baino 970 aldiz masa handiagokoa; muoia, karga positibo edo negatibokoa eta elektroiak baino 207 aldiz masa handiagokoa. Muoiak segundo milioiren batzuen epean desintegra daitezke. Mesoiari buruzko lehen teoria Hideki Yukawa japoniarrak eman zuen ezagutzera 1935ean.