Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mesina

Italiako hiria, izen bereko probintziako hiriburua (699.000 biztanle), Siziliako uhartearen ipar-ekialdean, izen bereko itsasartearen ondoan; 275.000 biztanle. Portuaren ingurukoa da Mesinako ekonomia jarduera nagusia. Elikagaiak, mekanika, ontziolak, beiragintza eta zeramikagintza. K.a. VIII. mendearen inguruan sortu zen. Lurrikara gogor batek ia guztiz suntsitu zuen hiria 1908ko abenduaren 28an.  v  Italiako itsasartea, Siziliaren eta Kalabriaren artean; 33 km luze da, iparraldean 3 km zabal da eta hegoaldean, berriz, 16 km-ko zabalera du. Tirreniar Itsasoa eta Itsaso Jonikoa lotzen ditu. Batez besteko sakonera 100 m baino gutxiagokoa da.