Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mesomeria

iz. Kim. Molekula edo ioi baten egitura bi formula edo gehiagoren bidez adierazten duen formula edo adierazpen mota. Erresonantzia kimiko izenez ere ezagutzen da. Molekula jakin baten benetako izaera eta tasunak formula bakar batek ezin adierazi ditzakenean erabiltzen da. Mesomeria adierazpena duen molekula edo ioiak ez ditu osagaien formulen egiturak, tarteko hibrido bat denez. Bentzenoaren molekulak duen mesomeria da kimikan ezagunenetako bat.