Mesmer, Franz Anton
Alemaniar sendagilea (Iznang, Suavia, 1734 - Meersburg, 1815). Sugestioan oinarritutako sistema bat asmatu zuen, zenbait gaixotasunen kontrakoa. Sistema horren oinarria organismo bakoitzak isurkari magnetikoa edo magnetismoa duelako hipotesia da. Izen handia izan zuen aristokraziaren artean, baina Medikuntza Akademiak kondenatu egin zituen dotrina horiek. Mesmer-ek Paris utzi egin behar izan zuen eta ahazturik hil zen Suitzan. Gaur egun sendatzeko erabiltzen den hipnosiaren aitzindari da Mesmer-en sistema.
- Mesia
- mesianismo
- mesias
- Mesina
- meskalina
- Mesmer, Franz Anton
- mesoblasto
- mesodermo
- mesoi
- mesokarpo
- mesokrazia