Mesopotamia
(Eusk. “Ibaien artekoa”). Asia mendebaleko lurraldea, Tigris eta Eufrates ibaien artean, Asia Barruan dagoen Turkiaren, Siriaren eta Irak-en artean banatua. Goi eta Behe Mesopotamiak osatzen dute. v Historia. Antzina goi mailako zibilizazioa izan zen Mesopotamian, historian zehar ibai handien (Huang-Ho, Nilo, Indo) inguruetan sorturiko beste zibilizazioen antzekoa. Ibaiek duten eragin horrek zerikusi handia du Mesopotamiako historiak izan dituen gorabeheretan. Kaldeo-asiriarrek, babiloniarrek, sumeriarrek eta akaiarrek eratutako zibilizazioak bizi izan ziren bertan. Erromatarrek porrot ugari izan zituzten bertan, eta ez zuten Mesopotamian ezartzerik lortu Trajano enperadorearen garaia arte (115-117). Hurrengo mendeetan hainbat herrik izan zuten beren mende Mesopotamia, VII. mendean arabiarrek eskuratu zuten arte. Mesopotamiak Tigris eta Eufrates ibaien arteko zabaldiaren goialdea hartzen du berez, gaur egun Bagdad dagoen lekura arterainokoa. Lurralde hori Iraken barruan dago 1927az gero. v Artea. Mesopotamiako artean eraikuntza berezkoena zigurat izenekoa; zigurata da esate baterako Babelgo dorrea, tenplu-dorrea, lurrak eta zeruak bat egiten duten lekua.