Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendigatxa Ornat, Mariano Saturnino

Bonaparte printzearen laguntzaile erronkariarra (Bidangotze, 1832 - Bidangotze, 1918). Bizibidez nekazaria zen,eta euskaraz idazteko aparteko sena. Haren gutunak Fontes Linguae Vasconum eta Euskera agerkarietan argitaratu ziren. 1857an ezagutu zuen Bonaparte printzea, eta harentzat itzuli zituen Orreaga obratxoa eta 50. salmoa. Printzea hil ondoren, Azkuerekin jarri zen harremanetan, eta hari igorri zizkion ezin konta ahal ipuin, errefrau, ohitura, etab.