Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendieta, Marina

Bizkaitar eskultorea (Barakaldo, 1974). Arte ederretako lizentzia eskuratu zuen 1997an Euskal Herriko Unibertsitatean, Erasmus beka bati esker Marseillako Luminy Arte Ederretako Goi Eskolan ikastaldi bat egin ondoren. 1998tik aurrera hainbat taldekako erakusketetan parte hartu du, eta 2000. urtean Gure Artea erakusketarako eta Madrilgo Generación 2000 erakusketarako hautatu zituzten bere eskulturak.