Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendieta

Artziniegako udalerriko herrigunea (Arabako Kantaurialdea). 15 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xix. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarri dira Santo Tomas eliza eta XVI. mendearen bukaerako Mendietatarren dorretxea.  v  Gernika-Lumoko udalerriko auzoa (Bizkaia). 150 biztanle. Euskara, bizkaiera; euskaldunak % 90.  v  Zallako udalerriko auzoa (Bizkaia). Aipagarria da herriko dorretxea.